2012/05/16

Surf ikastaroak antolatu dauz GIZek uztaileko eta abuztuko bigarren asteetarako, 7 urtetik gorakoentzako

Gazteentzako surf ikastaroak antolatu dauz Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak udarako. Zazpi urtetik gorako umeei zuzendutako ikastaroak izango dira eta uztaileko eta abuztuko bigarren asteetan Laidako hondartzan egingo dira, hondartza hori oso aproposa baita horrelako ikastaroak egiteko.
h
Ikastaro bakotxeko 20 laguneko talde mugatuak osotuko dira, beti be, uger dakien umeak izan beharko diralarik. Aitatu ikastaroak, astelehenetik barikura egingo dira, eguneko ordu biko iraupenagaz. Ikastaroen prezioa 65 eurokoa izango da herrikoentzako, eta 75 kanpokoentzako. Prezio horreen barruan dagoz surf taula, neoprenoa, begirale federatuak eta asegurua. Ikastaroetaz arduratuko dan eskola, Mundakako surf eskola izango da.
h
Izen-emote epea maiatzaren 28an zabalduko da eta eskainitako plazak betetzen diranean amaituko da. Aurten be Billabong markako neoprenozko jantzi bi zozketatu dira ikastaroan parte hartzen dabenen artean.

2012/05/11

Roman Flügel eta Aldo Linares DJak, Art After Dark-eko izarrak, barikuan

Roman Flügel DJ ezaguna izango da barikuko Art After Dark jaialdiaren izarra, Guggenheim Bilbao Museoan. Alemaniako ekoizlearen doinu elektronikoek museoko atrioa hartuko dabe, 23:00etatik aurrera. Lehenago, 22:00etan, Fever klubeko ohiko DJa dan Mimilocok estilo ezbardinetan oinarritutako emonaldi sofistikatua eta esperimentala eskainiko dau. Bien tartean, Perun jaiotako baina Madrilen bizi dan Aldo Linaresen txanda izango da. 50 eta 60 hamarkadetako doinuetan errotutako popa, kutsu elektronikoz betea, eskainiko dau bere emonaldian.
kkk
Roman Flügel, Alemaniako musika elektronikoaren aitzindaria eta teknoaren ideologoa izan da. Ongaku, Klang eta Playhouse diskoetxeen jabea eta Sven Väth DJ ospetsuaren produktorea da. Bere estiloa aparta da, rave fenomenoaren eta acid house estiloaren mamiaren buztarketa, alegia. Barikuko emonaldian azkenaldiko lanak jarriko dauz eta energiaz betetako saioa izango da.
jjj
Museora hurreratzen diranek, ganera, 'David Hockney: ikuspegi zabalago bat'; 'Ispilua alderantziz: La Caixa Fundazinoaren eta MACBAren bildumen artea' eta 'Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II' izeneko erakusketakaz gozatu ahal izango dabe.
lll
Guggenheim Bilbao Museoak Museoak Boluetako Fever klubagaz lankidetzan antolatutako saio honetara hurreratzen diranek erakusketez eta DJaren saioez gozatzeko aukera izango dabe 22:00etatik 01:00era. Horrezaz ganera, sarreraren truke Fever kluberako dobako txartela jasoko dabe gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabilteko.
ñññ
GIZek 4 sarrera zozketatu dauz
Bermeoko GIZek, ohi bezala, sarrera bikotx bi zozketatu dauz. Hilabete honetako irabazleak Oihana Rubiera eta Jon Rekalde Uriarte izan dira. Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat) honezkero salgai dagoz txarteldegian eta guggenheim-bilbao.es webgunean: 12 € publiko orokorrarentzat eta 8 € Museoaren Lagunentzat.
l
Maiatzaren 18an, ganera, Museoen Nazinoarteko Eguna dala eta, hainbat jarduera antolatu dira Guggenheim Bilbao Museoan. Adibidez, sarrera dobakoa izango da bisitari guztientzat, baita ikusgai dagozan erakusketak ikusteko bisita gidatuak, 11:00etan eta 17:00etan, hain zuzen be.

2012/05/08

Udaleku irekiak antolatu dauz Udalak 8 eta 12 urte bitarteko umeentzako

Urtero lez, Bermeoko Udaleko Gazteria arloak Udaleku Irekiak prestatu dauz 8 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxo bermeotarrentzako. Udaleku horreen ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, betiko moduan.
k
Udalekuak hamar eguneko txanda bitan izango dira. Lehen txanda uztailaren 2tik 13ra izango da (zapatu domekak izan ezik), 2000-2002 urteen artean jaiotako gaztetxoentzat. Bigarrena, aldiz, uztailaren 16tik 27ra izango da, 2002-2004 urteen artean jaiotako umeentzat. Txanda bakotxean, gehienez, 50 umek parte hartu ahal izango dabe.
k
Izen-emotea ekainaren 4tik 8ra (egun biak barne) izango da, Bermeoko GIZen, 17:00etatik 20:00etara (ekainaren 8an 18:00ak arte). Bermeon erroldatutako umeek lehentasuna izango dabe. Eskainitako plazen kopurua betetzen ez bada, uda Bermeon igaroten dabenek be aukera eukiko dabe, eta horreen ostean inguruko herrietakoek.
k
Matrikulazino prezioak
Udaleku irekien prezioa 160 €koa izango da. Txanda biek matrikulazino prezio berbera izango dabe aurten. Azpimarratzekoa da, halanda be, errenta  aitorpenaren araberako deskontuak egongo dirala. Horrez ganera, ohiko moduan, oinarrizko errentaren jasotzaileek, familia ugariek eta neba-arrebek be onurak izango dabez. Azken bi horreek %20ko deskontua izango dabe.
l
Informazino gehiagorako: Bermeoko GIZ (Irakaskintza kalea 14-16 - Tel.: 94 617 91 58).

2012/05/07

Hamar orduko blog ikastaroa antolatu dau GIZek, maiatzaren 23tik 31ra

Bermeoko GIZek blog bat sortzeko eta mantentzeko ikastaro praktikoa antolatu dau hil honetarako. Danatara, ordu biko bost saiok osotuko dabe ikastaroa. Saio horreek, herriko Bit a Bit informatika akademian eskainiko dira.
l
Saio horreek maiatzaren 23, 24, 28, 30 eta 31n izango dira, 19:00etatik 21:00etara. Gure aisialdirako eta lanerako gero eta garrantzitsuagoak diran blogak sortzen irakatsiko da ikastaroan. Era berean, blog batek emoten dauzan aukera guztiak ezagutarazoko dira.
fff
Izen-emotea zabalik dago daborduko GIZen. Ohiko moduan, 35 urtera bitarteko bermeotarrek lehentasuna izango dabe. Plaza kopurua mugatua da. Prezioa: 20 euro.

2012/05/04

Bermeoko Udalak Andramari jaiak iragartzeko kartel lehiaketa deitu dau

Bermeoko Jai Batzordeak 'Andra Mari eta Santa Eufemia' jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa deitu dau. Bertan gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Irabazleak 800 euro eskuratuko dauz sari moduan.
g
Lanak entregatzeko epea ekainaren 22ko amaituko da. Jatorrizko lanak Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztu behar dira, 20:00ak baino arinago eta sinadurarik barik. Halanda be, kartazal itxi batean egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa jarri behar dira.
g
Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Nestor Basterretxea aretoko erakusgelan jarriko dira ikusgai, ekainaren 25etik uztailaren 1era. Iradokizunen buzoia jarriko da eta kartel irabazlea aukeratzeko herritarren eretxiak be kontuan hartuko dira. Epaimahaiaren erabagia jakin arte, ezingo da ezagutzera emon aurkeztutako kartelik ezta egilearen nortasunik. Arrazakeria, sexismoa eta homofobia adierazoten daben kartelak be kanporatuak izango dira. Saritutako lana Bermeoko Udalaren jabetzan geldituko da. Oinarriak hemen kontsultatu daitekez.

2012/04/24

Auzolandegietan parte hartzeko azken aukera izango da gaurkoa

Auzolandegiak kanpainan izena emoteko epea apirilaren 24an ireki zan. Halandaze, gaur, maiatzak 17, soberan geratu diran plazak eskainiko dira barriro. Plaza horreek, uko egin, ordaindu barik edo dokumentazinoa bialdu ez dabenei jagokozanak dira. 
l
Aurten 463 plaza eskaini dira Euskadin, beste autonomia  erkidego batzuetan eta atzerrian egingo diran ehun auzolandegi baino gehiagotan. 
g
Horreetariko baten partu hartu gura izanez gero, izen-emotea Internet bidez egin beharko da. Prezioa 72-90 eurokoa da, autonomia-erkidegoaren arabera. Auzolandegi batzutan parte hartzeko, ostera, aparteko kuota ordaindu behar izaten da.
g
Auzolandegi mota asko dagoz, esate baterako: arkeologiakoak, artea eta sormena lantzen dabezanak, ingurumenekoak, nekazaritza alorrekoak, arkitektura-ondarea berreskuratzekoak, komunikazinoaren alorrekoak, sozialak, kultura-ondarea berreskuratzekoak, jaialdiak antolatzearen ingurukoak, e.a. Hamabost eguneko auzolandegiak izaten dira.
j
Auzolandegietan parte hartzeko baldintzak honako honeek dira: 18 urte beteta izatea (salbuespenak salbuespen) eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea. Auzolandegi gehienak 25/30 urtera bitarkoentzat izaten dira. Halanda be, auzolandegi bakotxa adin-tarte jakin bateko gazteentzat izaten da. Bestalde, nazinoarteko auzolandegietara joateko, ingelesez ondo berba egiten jakin behar da; baina, auzolandegi batzuetan, frantsesez, alemanez eta abar jakitea eskatu ahal dabe bebai.
d
Ikusi beste urte batzuetako auzolandegietan parte hartu daben hainbat gazteren esperientziak laburbiltzen dauan bideoa.

2012/03/08

Webgune honek iragarki-taula bat izango dau martxan datorren hilean

Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuaren blog honek 'Iragarki Taula' izeneko atala izango dau martxan 2012an. Horretarako, baina, ezinbestekoa da irakurleen parte-hartzea. Holan ba, gauzaren bat saldu, erosi edo trukatu gura badozu eta blog honetan agertzea gura izanez gero, mezu bat bialtzea baino ez daukazu giz@bermeo.org helbidera eta iragarki taulan jarriko dogu hilabetez, erabat dohainik. Horretaz ganera, lana eskaini edo bilatu gura badozu be hau izango da modurik errezena eta merkeena horretarako.
lll
Bialtzen dan mezuan, iragarkia (5 esaldikoa gehienez) eta hartu-emonetarako telefono bat jarri beharko da, nahitaez. Animatu eta hasi saltzen, erosten edota beharra topaten dohainik!

2012/03/07

Atara eizu Gazte-txartela eta gozatu eizu daukazan abantaila guztiekaz

2011ko martxoaren 1etik aurrera martxan dago Gazte-txartel barria. Euskadin bizi diran 14 eta 29 urte bitarteko gazteek atara ahal dabe Gazte-txartela. Itxura barria dauka, ez dauka finantza zerbitzurik eta eskuratu ahal izateko ez da kontu korronterik zabaldu edo izan behar aurrezki kutxan. Internet bidez bakarrik lortu daiteke.
ll
Gazteei zuzendutako beste txartelak ez bezala, Gazte-txartela Europan homologatuta dagoan gazte-txartel bakarra da, European Youth Card Association (EYCA) alkartearen barne baitago. Holan ba, Gazte-txartelaren titularrek, txartelak eskaintzen dauzan abantailaz baliatzeko aukera izateaz ganera, beste ganerako Autonomia Erkidegoetako eta EYCAko kide diran Europako 38 herrialdeetako gazte-txartelen abantailak be badaukiez.
ll
Gazte-txartelak 5 euroko igortze-tasa dauka eta 2015eko otsailaren 28ra arte balio dau, edo, titularrak data hori baino lehenago 30 urte betetzen badauz, Gazte-txartela titularrak 30 urte betetzen dauzan hilabetearen epemugan iraungiko da.
ll
Gazte-txartel barriak deskontu iraunkorrak (garraioak, ostatua, kultura, kirolak, osasuna, prestakuntza, turismoa, e.a.), lehiaketak eta zozketak, bidaia-asegurua, ikuskizunetarako sarrerak, teknologia eta askoz gehiago eskaintzen dau. Gazte-txartela aurkezteagaitik bakarrik, gazteei deskontuak eskaintzen deutsiezan ia 2.000 establezimendu dagoz Euskadin bakarrik. Ikusi hemen Euskadiko abantailak, udalerriaren edo sektorearen arabera.

Zelan lortu Gazte-txartel barria
Gazte-txartel barria eskuratzea oso erraza da:

  • Gazteaukera.euskadi.net web-orrian txartelaren eskaera egin.
  • Igortze-kuota ordaindu (5 €).
  • Bilbao Bizkaia Kutxa, Kutxa edo Caja Vital Kutxaren edozein bulegotan jaso (ezinbestekoa da banku-erakunde horreen sukurtsal batera joatea nahiz eta igortze-kuotaren ordainketa Internet bidez egin).
  • 2012/03/05

    Europara bidaiatuko badozu, ez ahaztu Europako Osasun Txartela

    Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia edo Suitzara bazoaz, ez ahaztu Europako Osasun Txartela. Txartela banakakoa da, eta titularrari osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatzen deutso.

    Txartelean titularraren izena, NAN zenbakia eta atzetik daukan Segurtasun Sozialeko Institutuaren zenbakia agertuko dira. Horreri esker, gaur egun egiten diran tramiteak arinagotuko dira. Txartelari esker Europar Batasuneko hiritar guztiek jaso ahal izango dabe Batasuneko edozein herrialdetan osasun zerbitzua. Doako zerbitzua izango da hori, eta ordaindu behar baldin bada, ondoren egingo da hori. Baliotasuna urte betekoa da.

    Nola eskuratu:
    -On line, Gizarte Segurantzaren Bulego Birtualean eskatzen badozu, etxean jasoko dozu txartela.
    -Gizarte Segurantzaren bulegoetan: Bilbon: Avda. Sabino Arana, 3 - 944 284 545 - Vicente Garamendi, 6 - 944 333 003 - Iruña, 13 - 944 478 366 - Gran Vía, 89 - 944 284 517 eta Gernikan: Juan Calzada, 89 - 946 257 107

    2012/01/31

    Abizenak euskeratzeko kanpaina


    Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) eta Bermeoko Udaleko Euskera Sailak kanpaina bat abiatu dabe, herri euskaldunetako bizilagunek beren abizenen grafia euskeraz jarri daien bultzatzeko. Kanpainaren leloa Guk abizena, zuk? da, eta UEMA osotzen daben herri danatan egingo da, Bermeo barne.
    kkk
    Kanpaina honen bitartez, herritarrak kontzientziatu gura dira beren euskal abizenen grafia egokitu daien eta euskeraz jarri daien: Echeverría Etxeberria bihurtuz, esate baterako.
    kkk
    Tramite erreza
    Gaur egun tramite erreza da abizena euskeraz jartzea eta Bermeoko Bake Epaitegian bertan egin leiteke, beste inora joan barik. Bake Epaitegira jo behar da eskaria egitera eta agiri honeek eroan behar dira:
    • Nortasun Agiriaren fotokopia (adinez nagusia ez bazara, gurasoena be beharko dozu).
    • Jaiotza-agiri literala (Bake Epaitegian bertan egingo deutsue, momentuan).
    • Errolda-agiria (Berhazen eskatzen da; adinez nagusia ez bazara, gurasoena be beharko dozu).
    • Familia-liburuaren fotokopia (ezkonduta bazagoz, edota seme-alabarik badaukazuz).
    • Seme-alaben nortasun-agiriaren fotokopia (16 urtetik gorako seme-alabak badaukazuz).