Ikastaroa 2025eko urriaren 18an hasiko da eta 2026ko martxoaren 29ra arte iraungo dau. Izena emoteko epea urriaren 3ra arte dago zabalik (eskainitako plaza kopurua arinago beteten ez bada), GIZen. Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzura hurbildu (Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean) eta izen-emote orria bete beharko da (Dokumentua deskargatzerakoan, bete eta elektronikoki sinatzeko aukera dago).
Ikasturte osoko 9 asteburu Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean izango dira, zapatuetan (10:00-14:45/16:00-18:30). Hiru asteburu, barriz, La Arboledako aterpetxean izango dira (zapatuko 10:00etatik domekako 14:00etara).
Prestakuntza amaitu ostean, Eusko Jaurlaritzako Aisialdiko Begirale titulu ofiziala emongo da. Matrikularen prezioa: 35 urte baino gitxiago daukien eta Bermeon erroldatutako gazteentzat 350 eurokoa izango da, beste guztientzat aldiz, 450 euro. Matrikularen barruan aterpeko hiru asteburuak (mantenu osoa) sartuta dagoz.